sábado, 29 de noviembre de 2008

Ume gorrentzako materiala eskoletan


Gaur egun, haur gorrentzat material ugari dago eskoletan. Kultura haur hauengan hurbiltzeko aukera dago zeinu hizkuntzaren bitartez eta hainbat liburu sortu dira ume hauek eskuragarri izan ditzaten. Hona hemen zeinu hizkuntzan argitaratutako zenbait liburuen adibide: "Nire lehenengo zeinuak", "Quijoteren abenturak", "Pippi kaltza gorri"... Modu honetan haur gorrek irakurketara hurbiltzeko aukera dute beren hizkuntza naturalean.
Material hauek ere, haur guztientzat eskuragarri daude, edukiak euskaraz, gaztelaniaz zein zeinuen hizkuntzatan lortu ditzakegulako.

martes, 25 de noviembre de 2008

lunes, 24 de noviembre de 2008

Eskolan kontuan hartu beharrekoak:


- Normalizazio eta integrazio bezalako hitzen edukina birkontzeptualizatzeak, interesgarria dirudi pertsona gorren taldeak kontuan hartu beharreko ezaugarri bereziak baititu.

- Ikasle gorrari eman beharreko erantzunak banakakoa izan behar duela jakin arren, badira guztientzat berdinak diren aspektuak ere.

- Beharrezkoa da ondorengo hau kontuan izatea: hasieran osasun arazo bezala agertzen dena, beranduago arazo funtzional bezala agertzen da, eta bere garapeneko arlo guztiei eragiten die.

- Gorra izatearen ezberdintasuna onartzea garrantzitsua da; honek bere nortasun bereziak (zeinuen hizkuntza, giza harreman mota, bere historioa eta abar) ezagutu, errespetatu, eta garatzera eramango du.

- Beharrezkoa da ahozko kodigoa funtzionalki ikastea.

- Familian integrazio hobea lortzeko nahitaezkoa da harekin batera lan egitea.

- Pertsona gorraren integrazioak bere erreferentzia direnekin batera lan egitea suposatzen du.

- Pertsona gorraren integrazioak bere erreferentzia diren bi taldeengana zuzendua egon behar du: gorrengana eta entzuleengana.

- Pertsona gorrak erreferente ebolutibo gorrak izan ditzan, adin ezberdineko ikasle gorrak elkartu beharra dago.

- Lehen aipatzen zen bezala, entzumenaren galerak ez die heziketa edota errehabilitazio arloei bakarrik eragiten, garapeneko arlo guztiei baizik. Beraz, erantzunaren ereduak globala eta disziplinartekoa izan behar du.

- Era berean, komenigarria litzateke eredu gor helduak hezkuntza ingurura ekartzea, honela, haurren garapenaren araberako identitate harremanak sortu ahal izateko.

Gorren hizkuntzaren eboluzioa


80 ko hamarkadan, ikasle gorren integrazioa eskoletan hasi zen beste aldaketa transzendenteekin batera. Hala ere, nahiko ikuspegi anti konstruktibista eta atzeratua ematen zen eskoletan.

Gorraren eta entzulearen arteko kontaktua positibotzat jotzen zen arren, kanpotik ez zen ia eraginik ematen prozesu hori bi aldeentzat (gorra eta entzulearentzat)benetan eraginkorra izan zedin. Honela ohiko eskolan ikasle gorrak banaka sartu ohi ziren.

Gorrak zuen esperientziarako biderik onena eta bakarra mintza - entzunezkoa zela planteatzen zen, eta jakintzat jotzen ziren bestelako planteamendu osagarriak.

Gorren familiei beste gorrekin harremanetan ez egoteko bezalako orientabideak ematen zieten.

Balio handiagoa ematen zitzaien ikaslea sartzen zuteneko eskola motari, nork bere eta besteen desberdintasunak baloratzen eta errespetatzen ikasteari baino.

Ikus dezakegunez, gaurko ikuspegia asko aldatu da ikasle hauekiko eta ume hauek besteek dituzten aukera berak dituzte eskoletan. Gainera ni egon naizen zentruan argi ikusi dut ikasle gorrak guztiz integratuta daudela eta hori gutxi balitz, gainontzeko umeek haien keinu hizkuntza ikasten saiatzen dira. Asko harritu ninduen, umeek zeinuen hizkuntza ikasteko egiten zuten ahaleginak ume gorrak ulertu ahal izateko eta beraiekin harremanetan egon ahal izateko.

viernes, 21 de noviembre de 2008

Gorren integrazioa eskoletan


Gorren integraziorako programak gaur egun oso interesgarriak dira eskoletan ezartzea. Bizkaiaren kasuan, bakarrik hiru zentrotan ezarrita dago halako programa. Getxoko Zubileta, Durangoko Landako eta Bilboko Basurto eskoletan. Nik Zubileta ikastetxeko programaren garapena azalduko dut.

Zubiletan, badira bederatzi urte egitasmo honekin hasi zirela eta egun, hamar haur gor dituzte.

Irakasleek hiru hilean behin gorrak dauzkaten beste eskolekin biltzen dira eta proposamen, zailtasun eta materialen elkartrukea egiten dute.Haur hauek A edo D ereduan egin dezakete matrikula eta gainera beste bi ereduen artean aukera dezakete: elebiduna (keinu hizkuntza eta ahozkoa) edo elebakarra (ikasteko ahozko hizkuntza soilik erabiltzen duena). Bi kasuetan integratuta daude ikasleak eta besteen liburu berdinak erabiltzen dituzte. Ikasle hauentzako geletan, egunero, bi logopedek haurrekin aparteko saioak egiten dituzte, ahoskera hobetzeko (horretarako bi tresna erabiltzen dituzte, SUBAG en tresna eta FM irratia, Eusko Jaularitzak jarrita) eta hiztegia lantzeko. Horrez gain, bi irakasle gelan sartzen dira keinu hizkuntza lantzeko eta tutoreak esaten duena keinu hizkuntzara itzultzen diete ikasle gorrei. Egunerokotasunak gela berean dauden beste haurrek keinu hizkuntza ikasten laguntzen du, txikitatik ikusten duten hizkuntza baita. Ondorioz esan dezaket beste haurrek keinu hizkuntza ikasteak ume gorrak integratzen laguntzen duela.

jueves, 20 de noviembre de 2008

Nik sortutako blog honetan, hezkuntzari lotutako gorren hizkuntzari buruz arituko naiz. Oso eskola gutxitan ematen delako entzumen urritasunak dituzten ikasleentzako hezkuntza. Baina, nik praktikak egin ditudan ikastetxean, Getxoko Zubileta Ikastetxean hain zuzen ere, ume hauentzako hezkuntza ematen zen. Eta horregatik oso gai interesgarria iruditu zait gai hau lantzea.