Gorren integraziorako programak gaur egun oso interesgarriak dira eskoletan ezartzea. Bizkaiaren kasuan, bakarrik hiru zentrotan ezarrita dago halako programa. Getxoko Zubileta, Durangoko Landako eta Bilboko Basurto eskoletan. Nik Zubileta ikastetxeko programaren garapena azalduko dut.
Zubiletan, badira bederatzi urte egitasmo honekin hasi zirela eta egun, hamar haur gor dituzte.
Irakasleek hiru hilean behin gorrak dauzkaten beste eskolekin biltzen dira eta proposamen, zailtasun eta materialen elkartrukea egiten dute.Haur hauek A edo D ereduan egin dezakete matrikula eta gainera beste bi ereduen artean aukera dezakete: elebiduna (keinu hizkuntza eta ahozkoa) edo elebakarra (ikasteko ahozko hizkuntza soilik erabiltzen duena). Bi kasuetan integratuta daude ikasleak eta besteen liburu berdinak erabiltzen dituzte. Ikasle hauentzako geletan, egunero, bi logopedek haurrekin aparteko saioak egiten dituzte, ahoskera hobetzeko (horretarako bi tresna erabiltzen dituzte, SUBAG en tresna eta FM irratia, Eusko Jaularitzak jarrita) eta hiztegia lantzeko. Horrez gain, bi irakasle gelan sartzen dira keinu hizkuntza lantzeko eta tutoreak esaten duena keinu hizkuntzara itzultzen diete ikasle gorrei. Egunerokotasunak gela berean dauden beste haurrek keinu hizkuntza ikasten laguntzen du, txikitatik ikusten duten hizkuntza baita. Ondorioz esan dezaket beste haurrek keinu hizkuntza ikasteak ume gorrak integratzen laguntzen duela.
1 comentario:
Oihanee!Bueno ikusten dot ia hartu dozula martxa eh... Ia ondo urteten dan ba Bloga ;) Astelehenerarte!
Publicar un comentario